01. INTRO
Hau da gure rap ezohikoa.
Beldurrai gerra paranoikoa.
Artalde honen parte izan baino lehen
izango naiz nere Jaungoikoa.
Basamortuko olatu erraldoien arten galduta.
Zenbat mende dijoa kobazulon sartuta?
Bide luzeena hartu izanaren markak eskutan.
Presak iten gaitu denboraren putak.
Nik dauket batuta enaiz inoren dantzari.
Bihotzak sutan bota esaldi bakoitzari.
Esaten danaren morroi ta ametsen lehendakari.
Egi gosez ta gezurtien egarriz.
Zaharrak dabiltza larri zoru berri irristakor hontan.
Zifra gorri, izurri iturri, gaur denak lotan.
Ezta pentsatu ere! Zure irriparra ez da fraude...
Berriz bueltan gaude.
Itsaso baten bila, ur gazien distira.
Lurreko arrainak dira, etxera bueltan.
Inoiz utzi gabeko aberria.